miércoles, 9 de noviembre de 2011

ESKOLA 2.0

Helburuak:

-Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
-Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
-Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.
-Eten digitala murriztea
-Lan dinamikoa, parte-hartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea.
-HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA.
TPACK: EZAGUTZA TEKNOLOGIKO, PEDAGOGIKO ETA DIZIPLINARRA.
Irakasleak 3 diziplinak menderatu behar ditu, eta 3 diziplina horiek elkarreraginean erabili bere egunerokoan.

       
 

IKT BALIABIDEAK
Irakasleek eskura dituzten IKT baliabideak ondorengoak dira:
-Baliabide tradizionalak (liburuak)testu prozesatzaileak, kalkulu orriak, bilatzaileak, web orrialdeak…
-Ikasketa ingurune birtualak (moodle, ekasi, ODE hezkuntza objektu digitalak, sekuentzia didaktikoak eginak edo norberak eginak, e-learning…)
-Multimedia materiala (CD-ROM, DVD, baita testu prozesatzaileak, kalkulu orriak…)
-Internet-eko lekuak (web orrialdeak, bilatzaileak…)
-Ingurune hurbila eta eguneroko esperientziak.
PRESTAKUNTZA 2.0
Irakasle nahiz ikasleei IKT-ei dagokien prestakuntza maila bat eskatzen zaie. Prestakuntza edo formazio hau Hezkuntzaren maila desberdinetan zehar osatzen joango da.
Lehen Hezkuntzako 5. mailako tutoreek eta gela horietan sartzen diren Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek prestakuntza jasoko dute eskualdeka. Hiru mailatako prestakuntza planteatu da: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Horrela, prestatuko diren irakasle guztiek IKT gaietan duten trebetasun-mailara egokituko da. Irakasleak prestatzeko, gai teknikoak ez ezik alderdi metodologikoak ere oso kontuan hartu dira.
1-Oinarrizko maila: IKT kapsula/taillerak (ordenagailu eta oinarrizko programa irekiak/web 2.0), edukiak hezkuntza objektu digitalen bitartez landuko dituzte (ODEs), curriculumarekin loturiko ikaste objektuak (OAs) erabiliz.
2-Erdiko maila: IKT tailer kurrikularren erabilera, Tpack sekuentzia didaktikoen bidezko formazioa, IKT ariketen erabilera, elkarlanean aritzeko proiektuak…
3-Maila aurreratua: e-learning plataformen erabilera eta hauen inguruko Tpack sekuentzia didaktikoen erabilera…
FORMAZIOA + METODOLOGIA + IKT EDUKIAK
+
AZPIEGITURA TEKNOLOGIKOA
+
IKT KONPETENTZIAK
+
IKASLEAREN GERTUKO INGURUNEAN ETA BERE ESPERIENTZIA ERREALA
+
BALIABIDE ETA MATERIAL ANALOGIKO ETA DIGITALA

=

ESKOLA 2.0 PLANA

IRAKASLEEN ETA IKASLEEN GAITASUN MAPA
Dagoeneko IKT-ek gero eta gehiago eraldatzen dituzte eremu guztiak, ondorioz, lan egiteko, ongi pasatzeko eta hezteko moduak behin eta berriz aztertu beharrean gaude.
Eskola, erakundea den aldetik, teknologia hauek txertatzeko eremu egokia da. Tresna egokiak izan baitaitezke haur eta gazteak hezteko eta behar diren aldaketekin bat egiteko.
Honenbestez, IKTak hezkuntzan txertatzeak dakarren erronkari aurre egiteko, irakasle nahiz ikasleek gaitasun multzo bat eskuratu behar dute.

IRAKASLEEN GAITASUN MAPA
Hiru ardatz nagusi bereiz daitezke:
  1. Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: irakasle lanari loturik irakasleak egin behar duen kudeaketari dagokionez irakasleak izan behar dituen gaitasunak biltzen ditu.
Inprimakiak eta kalifikazioak aurkeztu, laguntza materialak sortu, irakaslearen lanbide hazkuntzari dagozkion alderdiak, IKTetan izan dezakeen laguntza, kide eta adituekin harremanak (bere diziplinako berrikuntzak eskuratuz, lineako ikastaroak eginez…)
  1. Didaktika, pedagogia eta curriculuma: irakasleak ikasgelan edo kanpoan egiten duen lanari dagozkion gaitasunak biltzen ditu.
Bere diziplinarako espezifikoak diren ikaskuntza-esperientzien diseinua eta ebaluazioa…
  1. Herritartasun digitala: ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometitu gisa prestatzeko irakasleek izan behar dituzten gaitasunak hartzen ditu. IKT baliabideen erabileraren errespetu etikoarekin eta legea errespetatzearekin zerikusia duen oro (jokabideen eredu izateko irakasleak izan behar duen portaera). Software lizentziamendua, ziberjazarpena, jabetasun intelektuala, iturrien aipamena…
IKASLEEN GAITASUN MAPA
Ikasleen gaitasun mapa ere, 3 ardatz nagusietan egituratzen da.
  1. Trebetasun teknologikoa: teknologia ulertzeari eta erabiltzeari loturik dago.
IKT baliabideak eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzea, egoera eta arazo desberdinetara egokitzea, uneko ezagupena teknologia berriak ikasteko transferitzea…
  1. Bizitza osorako ikaskuntza: jarrera ireki eta ikertzailea hartzen du.
Ikasleak bere aukeretan konfiantza izan behar du, bere indarrak eta ahuleziak garbi ditu, pertsona bakoitzetik eta egoera bakoitzean ikasteko aukeraz jabetuta dago, pertsona edozein adinetakoa eta testuingurutakoa izanik erek.
  1. Herritartasun digitala: jarrera kritikoa eta gogoetatsua izateaEskura dagoen informazioa baloratu, egiaztatu eta jokabide-arauak errespetatzea informazioaren erabilera eta euskarri ezberdinetan etorritako iturriena arautzeko.
Hiru ardatz hauek azpikategorietan banatuta daude eta IKT gaitasun orokorrak osatzen dituzte. Gaitasun orokor horiek berdinak dira hezkuntza maila guztietan. Hala ere, ikasleen gaitasun espezifikoak biltzen dituen gaitasun mapa bat ezarri da, lau hezkuntza mailatan banatzen dena eta zehatzagoa dena.


No hay comentarios:

Publicar un comentario